Hasiera-hasieratik markailuan aurrea hartu zuten donostiarrek eta horrelaxe mantendu ziren partidu osoan zehar. Bergararrek laugarren laurdenean lau puntutara jartzen lortu zuten, baina horixe izan zen lortu zuten alderik estuena. Bostekok atzera ere indarra hartu eta partidua erabaki egin zuen-eta.
Arerioek zonan defendatu zuten partidu osoan eta mahoneroek ez zuten asmatu eraso egokia egiten. Horrez gain, defentsan ere ez ziren oso txukun ibili eta makina bat akats egin zituzten.
Datorren astekoan hiriburura itzuli beharko dira Bergarako mutilak. Sailkapenean bigarren postuan dagoen Santo Tomas izango dute zain.