Rafael Bengoa: "2012ko hasierarako egongo da erabilgarri Debagoieneko Ospitale berria"

Mireia Bikuña 2011ko martxoaren 22a

Hitz horiek esan ditu Osasun eta Kontsumo sailburuak Debagoieneko Ospitale berrira egindako bisitan. Harekin egon dira Osakidetzako Zuzendari Orokor Julian Perez eta Debagoieneko Ospitaleko Gerente Jon Armentia. Erditze naturalak egiteko gunea izango da ospitale berriko izarretako bat: dilatatzeko bainuontzi bat izango du.

Ospitale berriak sarrera, lau solairu eta bi soto izango ditu. Guztira, 13.600 metro koadro. 76 ohe ipiniko dituzte. Oraingo ospitaleak baino bi ebakuntza-gela gehiago izango ditu –orain arte lau, eta gero sei–. Jon Armentia gerenteak esan du espezializazio gehiago izango dituela ospitaleak: endokrinologia eta kirurgia urologikoa, hain justu ere. Bestalde, endoskopia unitatea izango dute. "Digestio eta arnas endoskopiak egingo ditugu. Espezializazio berriarekin gaixoak denbora gutxiago egongo dira ingresatuta", esan du Armentiak.

Informazio bera

Bestalde, Rafael Bengoak azpimarratu zuen osasun zentroetan eta ospitalean emango den informazioa bera izango dela: "Bailarako edozein osasun zentrora doan erabiltzaileak hango informazio gunetan ikusiko duena, ospitalean ikusiko denaren bera izango da. Lehen mailako arreta ematen duten zentroen eta ospitalearen arteko hartu-emana indartu egingo dugu. Espainiar estatuan lehenetarikoak izango gara, Valentziarekin batera".

Debagoieneko Ospitaleak ia 30 milioiko aurrekontua izan du. Horietatik, lau milioi hornikuntzan erabili dituzte.

 

 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak