Pilotari arrasatearrak nagusi Dorleta pilota txapelketan

Ander Monedero 2011ko irailaren 12a

Lan bikaina egin dute Arrasateko pilotariek Dorleta pilota txapelketan. Izan ere, astebukaeran jokatu diren final guztietan, taldeko ordezkari bat sartzea lortu zuten. Argazki gehiago hemen.

Benjamin B mailan, Garitano eta Narbaezek 22-18 menderatu zuten Eraña eta Zubiagak osatutako bikotea. A mailan Etxezarretak eta Murgiondok erraz menderatu zituzten Beitia eta Iturriotz (22-8). Alebinetan ere, Murua eta Errarte arrasatearrak errez nagusitu ziren Zubiaga eta Salaberriaren aurka (22-7).

Infantil mailan, berriz, Otxandiora joan zen txapela. Izan ere, Ajuriak eta Carrascok osatutako bikoteak 22-17 menderatu zituen Iturriotz eta Egia. Lehia horren ostean, aurtengo denboraldian sei txapelketa irabazi dituzten Moron II.ak eta Garatek omenaldi partidua jokatu zuten.

Partidua horretan, bi pilotariek maila handia erakutsi zuten eta, azkenean, Garate eta Saratxagak 22-18 menderatu zuten Moron II.a eta Arregi bikotea. Egubakoitzeko azken partiduan, kadete mailako finalean, 22-11 Bikuña-Angiozar elorrioarrak nagusitu zitzaizkien Etxezarreta I eta Moron I.

Beteranoen txanda

Domeka arratsaldean, gazte mailan, Etxagibel-Arabaolaza bikoteak Arregi eta Prieto menderatu zituen (22-16). Beteranoetan, berriz, emozioz beteriko partidua jokatu zuten Azpilikueta eta Kortak Heriz eta Bengoaren aurka, bukaeran 22-21 arrasatearrak nagusi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak