Patxi Lopez: “Orain askatasun osoa hurbilago dago, terrorismo zaleak gutxitu daitezkeelako”

Ubane Madera 2011ko otsailaren 6a

Lehendakariak orain arte entzun ez dizkiogun berbak erabili ditu ezker abertzalearen goizeko adierazpenak baloratzeko. Haren esanetan, “orain arte entzun ez ditugun gauzak esan ditu ezker abertzaleak (…). Lehenago ETAri babesa eman diotenak orain demokrazia eta legedia onartzen dutela esatea demokraziaren esparrua handitzea da”.

Patxi Lopezek adierazi duenez, egoera hori “orain arte demokrazia zaleak egin dugun borrokaren ondorioa eta emaitza da”. Eta uste du “ona litzatekeela demokraziaren eremura etorriko balira kanpoan egon direnak”.

'ETA amaitu dadin lan egin dezaten'

Deia ere egin du, baina, ekintza zehatzen eske: “Zuzenbide Estatua eta gure erakunde demokratikoak defenda ditzaten eta, besteokin batera, ETA amaitu dadin lan egin dezaten”.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak