Gaineratu du gaur bertan iritsi zaizkiela dokumentuak Mankomunitatera eta oraindik dokumentu horiek ikusteko aukerarik izan ez duenez, ez dakiela herri barruan nolako antolamendua jarri beharko duten martxan autobus azkarrari lehentasuna emateko.
Hala ere, pozik azaldu da: "Gure ametsa tranbia jartzea baldin bada ere, badakigu proiektu horrek denbora luzea eramango duela eta denbora tarte horretan lo ez gelditzeko eta bitartean beste baliabide batzuk jartzeko, positiboa iruditzen zait Bus Rapid Transit-aren proiektua".