Oihana Kortazar elgetarra nagusi Kataluniako Km-VerticALP proban

Julen Iriondo 2011ko irailaren 12a

Probaren lehenengo edizioa izan da gaur La Molina inguruan jokatu dena. Kortazarrek erraz irabazi du, ia 3 minutu atera dizkio bigarrenari. Alba Xandri eta Emma Roca sailkatu dira bere atzetik.

Kortazarrek 48 minutu eta 21 segundo behar izan ditu kilometroa egiteko. Gizonezkoetan, beste euskaldun batek irabazi du: Oier Ariznabarretak. Datorren domekan, irailaren 18an, Mendiko lasterketen munduko txapelketa jokatuko du elgetarrak Euskadiko selekzioarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak