Mondrako neskek gehiago merezi izan dute Abanton

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko urriaren 30a

Esku hutsik itzuli ziren atzo Mondrako neskak Abantoren aurkako lehiatik. 1-0 galdu zuten moretxoek. Gola 10. minutuan jaso zuten, izugarrizko gola gainera: kornerretik zuzenean sartu zuten baloia, gol olinpikoa. "Bigarren zutoinetik sartu zuten gola, eta hori ezin da geratu", azaldu zuen Jon Zuloaga Mondrako entrenatzaileak.

Partidu borrokatua izan zen eta arrasatearren lanak "emaitza hobea" merezi izan zuen. Lehenengo zatian bizkaitarrak izan ziren baloiaren jabe, baina bigarrenean arrasatearrak gehiago izan ziren: "Indarrez irten gara, eta Abanto bere zelaian sartuta izan dugu", dio Zuloagak.

Datorren astean Mondrak Oiartzun hartuko du Mojategin, domekan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak