Lehenengo zatia Mondrako neskek dominatu zuten eta ez zuten asko sufritu. Aukera izan zutenean, Melani Concepcion taldekideak lehenengo gola sartu zuen.
Bigarren zatira Athletico Revellin taldeko neskak fisikoki nekatuta iritsi ziren eta orduan etorri ziren beste hiru golak. Bigarrena Tania Diazek sartu zuen, hurrengoa Raquel Morinok, eta azkena, Alaine Roak.
Logroñokoek sei partidu zeramatzaten etxean behin bakarrik galduta, eta horregatik, Mondrako neskek partidu "arriskutsu" bezala ikusten zuten asteburukoa. Hala ere, emaitza ikusita, gustura itzuli ziren etxera.
Hurrengoa, Añorgaren aurka
Sailkapenean goian gelditzea da Mondrako nesken nahia, eta horretarako, datorren astean etxean Añorgaren aurka jokatuko duten partiduan ere gogor ibili beharko dira.