Mondrak ezin izan zuen Rotetaren kontra irabazi (1-3)

Ander Monedero 2011ko urriaren 30a

Mondrak norgehiagokaren lehenengo minutuetan galdu zuen partidua. Izan ere, 7. minutuan, talde donostiarrak izandako lehen aukeran, Rotetak gola sartu zuen. Azkar jaso zuen gola talde arrasatearrak eta horrek, etxeko jokalariak urduri jarri zituen. Defentsan beste bi akats egin zituzten eta hirugarrengoan, 17. minutuan donostiarrek kontraeraso azkar batean partiduaren bigarren gola sartu zuten. Lehenengo zatia bukatu baino lehen, korner batean etxekoek hirugarren gola jaso zuten.

Mondrak lehenengo zatian baino indar gehiagorekin irten zen Mojategiko zelaira eta taldeak beste itxura bat eman zuen. 58. minutuan, Markelek ezker hegaletik erdiratu zuen eta aurrelaria ez zen baloira iritsi, baina bai  eskuin hegaleko jokalaria. Honek berriz ere erdiratu eta Jokinek gola sartu zuen. Golaren ostean, Mondrak bigarrena bilatu zuen, baina Rotetak norgehiagokaren intentsitatea faltekin geratu zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak