Mondrak lau bat aukera izan zituen, baina ez zuen asmatu azken metrotan. Iruñearrak 2-0 aurreratu ziren lehen zatian –bigarrena, arrasatearrek egindako hutsa aprobetxatuz egin zuten–. Era berean, Mondrak gola egin zuen atsedenaren aurretik, Usabiagaren erremateari esker.
Hori horrela, bigarren zatiari begira, zelai erdian jokalari gehiago ipini zituen arrasatearren entrenatzaileak. Helburua berdinketa lortzea zen. Baina, areara baloia kontrolatuta heldu arren, azken metroetan, azken errematean, huts egin zuten, eta puntu barik itzuli ziren.
Arizmendik puntu bat
Bestalde, Arizmendiko neskek puntu bat irabazi zuten Zumaiakoren zelaian (2-2), eta indartsu segitzen dute saikapeneko bigarren tokian 26 punturekin (liderrak baino lau gutxiago).