Laura Saez AKE taldeko squash jokalaria bigarren mailako Espainiako txapeldun

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko irailaren 25a

Gaur, domeka, jokatu dute finala Iruñan. Ana Buizanen aurka jokatu du Laura Saezek eta 3-0 irabazita Espainiako txapelketa lortu du. Bigarren urtea da Saez Espainiako bigarren mailako txapelduna dena.

Aurten beste urte batzuetan baino neska gutxiagok hartu dute parte txapelketan. Lau jokalari aritu dira lehian; lehenengo ligaxka moduko bat jokatu dute, eta, herenegun, zapatua, finalerdiak jokatu zituzten.

Maila oneko kirolaria

Saez gasteiztarra da jaiotzez baina Eskoriatzan bizi da, eta gaur egun AKE taldean jokatzen du. Iñaki Uribeetxeberriak azaldu du oso maila ona duen emakumea dela, eta askotan ez duela izaten noren aurka jokatu. Horregatik, mutilen aurka aritzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak