Zabaletarekin aterarazi aurretik. "Jende asko dago hemen, bertakoak ez ezik, herrietatik etorritakoak ere. Sekulako elkartasuna. Ez dakit zenbat iraungo dugun hemen. Kostako zaie". Helikopteroa zuten gainean. 11:00ak ziren teilatura igo eta deslojatu dituztenerako.
Atxilotu duten beste arrasatear batek, Ane Gorosabelek, atxilotu eta Ertzaintzaren furgoian komisariara bidean hartu digu telefonoa. Zera esan digu: "Ez dakigu nora eroango gaituzten. Mutilak alde batetik eta neskak bestetik banatu gaituzte eta furgoian goaz".
Kukutza gaztetxekoak eta Errekaldeko auzokideek manifestazioa deitu dute gaur arratsalderako Bilbon. Amezola plazan, 17:00etan. Arrasaten ere iragarri dituzte mobilizazioak arratsalderako.