Errekaldera 07:00etan heldu den AGAKOko kidearen testigantza: "Plazara heldu eta minutu bat ere ez dugu egin bertan. Korrika egin behar izan dugu, pilotakada eta porra-golpeez ihesi. Gero, jarrialdia egin dugu eta horri ere oldarkor erantzun dio Ertzaintzak. Helikopteroa uneoro izan dugu gainean. Hainbat zauritu izan dira; 07:00etatik 13:00etara korrika ibili gara, Ertzaintzaren errepresiotik ihesi". Arrasateko lau atxilotuen eta besteak askatzea eskatzeko mobilizazioa egingo dute Arrasaten, 19:00ak aldera.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.