Kooltur Ostegunak: Sumision City Blues asteon, muturreko bizipena

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko urriaren 24a

Eguen honetan Sumision City Blues taldea igoko da gaztetxeko agertokira (22:00). Proiektu berria da, baina musikariek eskarmentu handia dute: Obligaciones, Sexty Sexers eta Euskal Herriko rock-and-rollean zeresan handia izan duten taldeetako partaideek osatzen dute. Sarrerak, ohiko moduan, bost euro oradindu beharko da.

Fly Shit bergararren txanda izan zen joan den eguenean, Kooltur Ostegunak-en barruan. 80 lagun, bergararrak gehienak, eta eskola zaharreko hardcorea: euren kantu mitikoak eta Arnas bakoitzeko ernetzen azken diskoko abestiak nahastu zituzten. Eta noski, bertsiorik ez zen falta izan: Bap! eta Bad Brains taldeen kantu bana, besteak beste. Gainera, 15 urteko ibilbidearen gaineko DVDa aurkeztu zuten, labetik atera berri. 

Sumision City Blues: benetazko zuzenekoa

Gasteiz eta Berako musikariek osatzen dute taldea, eta Joseba Baleztena eta Anti gitarra joleekin eta Iñaki Urbizu Pela abeslari, ikuskizuna bermatuta dago. Izan ere, Pela Euskal Herriko rock frontman sinesgarrienetariko bat dela esan daiteke. Bluesa, rocka eta Australiako musikaren kutsua du euren musikak. Eurak diotenez, Mink Deville eta Cicatriz taldeen arteko ezinezko nahasketa bat da; muturreko bizipen eta sufrimenduz jantzitako istorioak zuzenean taularatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak