Kantuak, bedeinkapenak eta salda, Santa Ageda eta San Blas ospatzeko

Usoa Agirre 2011ko otsailaren 3a

Urteroko ohiturari jarraituz Santa Ageda eta San Blasen omenez zenbait ekintza egingo dira herrian.

Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperan, goizean goizetik santa-eskean ibiliko dira baserriz baserri eta etxez etxe herriko kintoak. Iluntzean ere kantuan egiteko aukera egongo da abesbatzarekin. 18:30ean elkartuko dira kalez kale kantuan aritzeko.

Auzoetako ermitak

Basalde auzoko San Blas ermitan ere ospakizuna egingo dute zapatuan. 12:00etan meza izango da eta ondoren salda eta txorixoa banatuko dute.

Galartza auzoko Santa Ageda ermitan domekan egingo dute ospakizuna. 12:15ean meza esango dute eta ondoren hamaiketakoa egongo da trikitilariekin. Biteri, Unanue eta Lezeta izango dira giroa alaitzen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak