Kadete mailako Iker Alberdi lehenengo Lezamako ziklo-kros lasterketan

Xabier Urtzelai 2011ko abenduaren 5a

Arrikrutz Oñatiko Kobak ziklo-kros taldeko ordezkariendako iritsi da denboraldiko lehen garaipena, kadete mailako Iker Alberdi lehenengo helmugaratu zelako Lezaman.

Kadete mailako lasterketan nagusitu zen oñatiarra, eta 12. izan zen Xabier Aiastui eta 14. Julen Umerez. Emakumezkoen kategorian Maider Usandizaga hirugarren izan zen, gazte mailan Iker Arkauz 14. eta postu bera lortu zuen Aitor Umerezek 23 urtez azpikoen kategorian. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak