Iban Velasco etxean da, ebakuntza egin ostean, sendatzen hasteko

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko uztailaren 9a

Iban Velasco Euskalteleko txirrindulari arrasatearra etxean da dagoeneko. Egubakoitzean egin zioten ebakuntza Bilboko San Sebastian klinikan eta dena ondo joan zen. Gaur, zapatua, eman diote alta eta etxean errekuperatu beharko da, martitzenera arte, hasiera batean, Euskaltelek aditzera eman duenez. Eskumako lepauztaia hautsi zuen eguaztenean, Tourrean erori ostean, helmugatik 16 kilometrora.

  • "Etxean hasiko naiz osatzen, Espainiako Itzulirako prest egoteko"

Zapatuan, arratsaldeko lehen orduan heldu da Arrasatera. Bere twitterrean eskerrak eman dizkie Velascok animu mezuak bidali dizkien guztiei. Era berean, Velascok esan du etxean hasiko duela osatzeko lana eta irailerako, "Espainiako Itzulirako", sasoian egon nahiko lukeela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak