Gizonezko bat zaurituta Bergaran Ford Transit batek eta autobus batek aurrez aurre jo ostean

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko urtarrilaren 26a

Ford Transit furgoneta batek eta autobus batek aurrez aurre jo dute gaur 07:40etan Bergaran, Urteaga kalean, Bergaratik Antzuolarako kamino zaharrean. Ford Transitean zihoan gizonezko gidaria burdin artetik atera behar izan dute suhiltzaileek eta Degagoieneko Eskualde Ospitalera eroan dute, Arrasatera, 08:30ean. Autobusean zihoazenek ez dute zauririk jasan. Ertzaintzak trafikoa bideratzen dihardu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak