Ford Mugarrik garaipena lortu du Basaurin (29-33)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko azaroaren 13a

Garaipena erdietsi dute Ane Herreroren mutilek Basaurin. Partidu borobila izan behar zena ondo sufrituta irabazi dute arrasatearrek: "56 minutu oso onak egin ditugu, atzean sendo eta aurrean jokaldi onak lotzen, baina lau minutu iraun duen erlaxazio uneak ia aurretik egindako lan guztia zapuztu du. Tarte handia genuen markagailuan baina lau minutu horietan hainbat gol jaso ditugu eta sufritzen amaitu dugu". Lidergoan sendo jarraitzen dute arrasatearrek, 17 punturekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak