Ezer gutxi jokoan eta gatz bariko derbia Azkoagainen

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2011ko apirilaren 17a

Azkoagaingo markagailuan Bergararren aldeko emaitza idatzita bazegoen ere, banakoaz amaitu zen atzoko derbia. Emaitza justua, zale zein taldekideen iritziz, zelaian erakutsitako joko nahiko berdindua oinarri. Eguraldi onak eta akaso Realaren partidua ordu berean izateak harmailatan eragin zuen; derbi bat izateko, espero baino zale gutxiago.

Derbia izateak jokoan eragina izaten du sarritan, atzokoan izan zuen moduan talde bietako entrenatzaileei galdetuta, kiroltasuna nabarmendu zuten arren. Epailearen gainean, ez zuten ezer esaterik nahi izan, haren lana epaitzea zaila dela argudiatuz. Hala ere, izan zen jokaldi eztabaidatsu bat partiduaren azkenetan, non mahoneroek penaltia eskatu zuten txantxikuarren arean epaileak ezer adierazi ez bazuen ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak