Ezer gutxi egiteko aukera izan zuen Mondrak Pasajesen aurka (0-3)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko azaroaren 13a

Iban Rodriguez entrenatzailearen arabera, taldea hobea du Pasajesek eta merezimendu osoz nagusitu ziren zapatuan Mojategin. Hala ere azken bi golak defentsako akatsen ondorioz heldu ziren eta hori ez zitzaion gustatu zerrajeroen entrenatzaileari: "Orokorrean gehiago izan baziren ere, 0-2koa heldu aurretik partiduan geunden. Bigarren zatiaren hasieran jaso genuen 0-2koa eta min handia egin zigun". Sailkapeneko beheko postuetan dago Mondra, 10 punturekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak