Eskura jarri zioten garaipena eskoriatzarrek Lagun Onak taldeari

Irati Goitia 2011ko abenduaren 11

Lagun Onak taldearen aurka jokatu zuten atzo, zapatua,  Eskoriatzako areto futbolekoek. Ez zen aurkari zaila, baina Nevadoren mutilek ezin izan zuten irabazi. Izan ere, garesti ordaindu zituzten eginiko akatsak. Amaieran, 5 eta 4 markagailuan.

Kantxara irten bezain pronto jaso zuten lehen gola kanpotarrek. Izan ere, bederatzigarren segundoan 1-0 jarri ziren galtzen eskoriatzarrak. Barkatu ezineko huts asko egin zituzten norgehiagoka osoan zehar. Hain zuzen, arerioak sartu zituen gol guztiak Nevadoren mutilek eginiko akatsen fruitu izan ziren. Paseak egiterako orduan ez ziren oso fin ibili Eskoriatzakoak, eta, hala, beraien arean baloia lapurtzen zieten etxekoek eta gol errazak egiten zituzten.


Bigarren zatian, hobetu zuten zertxobait eta 1-2 irabazten jarri ziren. Hala ere, amaierarako hamar minutu gelditzen zirenean etorri zen danbatekoa: hiru minututan lau gol egin zieten Lagun Onakoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak