Eskubaloia: partidua galdu arren, mailaz igo dute Aloña-Mendiko neskek

Usoa Agirre 2012ko urtarrilaren 29a

Preferente mailan jokatu dute aurten Aloña-Mendiko neskek, baina datorren urtean goi-mailako mailan arituko dira Euskadiko txapelketa jokatzen. Gaur eguerdian Aiala Zarautzen kontra Oñatin jokatutako partidua galdu egin dute, 21 eta 22ko emaitzarekin, baina mailaz igotzeko eurekin lehian zegoen Errenteriako Ereintzak ere galdu egin du. Hala, oñatiarrek lortu dute datorren urtean goiko mailan jokatzeko lekua.

Oñatin gaur jokatu den partidua oso berdinduta aritu dira bi taldeak. Hasieran oñatiarrak joan dira auretik; partidua amaitzeko 15 minutu falta zirela bi golez aurretik zihoazen. Baina azkenean gol bategatik galdu dute.

Hala eta guztiz ere, pozik ziren oñatiarrak partidua galdu arren ere mailaz igo dutelako. Ospatzeko bazkaria egin dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak