Irteerak egingo dituzte: hilaren 27tik 29ra, otsailaren 24tik 26ra eta martxoan. Azken horretan zeharkaldiko eski ikastaroa egingo dute. Hiru maila izango ditu: hastapenekoa, ertaina eta aurreratua. Denboraldiko azkena Pazko Astean egingo dute Alpeetara, baina datak ez dituzte zehaztu. "Elur kantitatearen eta kalitatearen arabera erabakiko dugu aurrerago", esan dutte.
Forfaitak merkeago
Bestalde, Aloña Mendiko eski sailak Aragoiko eski estazioekin duen hitzarmenaren arabera, forfatilak merkeago erosi ahal izango dira Oñatin bertan: Mendizabal kirol-dendan. Astun, Candanchu eta Formigalek forfaitetan 6-7 euroko aldera dago, leihatilan erosi edo Oñatin erosi.