Eguen eguerdira arte eros daitezke Aratusteetako herri bazkarirako txartelak

Mirian Biteri 2011ko martxoaren 1a

Zapatuan udal pilotalekuan egingo den herri bazkarirako txartelak salgai daude oraindik Gozo-txikin eta Inkernun. Dagoeneko 260 sarreratik gora saldu direla jakinarazi digute Udalean.

Aurten, lehen aldiz, bi menu izango dira aukeran bai umeendako eta baita nagusiendako ere. Lehenak 10 euro balio du, eta bigarrenak, 16.

Umeentzako menuan oilaskoa edo lasagna izango da aukeran, biak ere patata frijituekin lagunduta; postrerako, ostera, flana edo jogurta. Nagusiendako honako hau izango da: lehenengo txanpinoiak saltsan; bigarrenerako, umeentzakoan moduan, oilaskoa edo lasagna aukeran; eta postrerako, berriz, tarta. Ondoren, kafea eta txupitoa. Edateko, ura, ardoa eta sagardoa.

Udaletik gogorarazi dute mahaiak hobeto antolatzeko, lekua aurrez gorde ahal izango dela 943-71 46 88 telefonoan edo helbide honetan:  kultura@eskoriatza.net. Lekua gordetzeko eskariak bazkari aurreko egunera arte egin ahal izango dira

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak