Xabi Igartuaren mutilek ez dute eguna izan eta Torrelavegaren (Kantabria) aurka merezimendu osoz galdu dute: 91-83. Entrenatzailearen arabera, oñatiarrek partidu txarra egin dute, batez ere atzealdean: "Defentsako lan eskasak baldintzatu du porrota, hainbat jokalditan saskiratze errazak utzi ditugu-eta. Aurrealdean ere arinegi lotu ditugu jokaldiak; ez gara batere fin ibili". Azken laurdenean erreakzionatu du Aloña Mendik, baina ordurako beranduegi zen. EBAko bigarren porrota da oñatiarrendako.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.