Cipris taldeak (5-6) irabazi du Zaldibarko futbito txapelketa

Imanol Gallego 2011ko ekainaren 4a

Final oso berdindua izan da aurtengoa. Partiduak iraun duen bitartean markagailuak aldaketa ugari izan ditu, baina urte askoren ostean eskoriatzarrek eraman dute kopa etxera. Partidu berdindu hau luzapenean erabaki da, Cipris-ek sartu dituen bi golei esker.

Azkenean gol bakarreko aldearekin Eskoriatzako Cipris taldeak irabazi du aurtengo Zaldibargo futbito txapelketa. Ikusmin handia lortu du finalak eta Cipris eta Mc Auen.ek ez dute ikuskizun txikia eman. Lehen zatian Eskoriatzakoak aurreratu badira ere, Mc auen-ek ez du amore eman eta bigarren zati zirraragarri baten ostean, emaitza berdintzea lortu du.

Partiduak behin eta berriz altxatu du ikuslegoa eserlekutik. Aldea oso estua zen eta edozein jokaldik erabaki zezakeen finalak. Horregatik, markagailuak aldaketa ugari izan ditu. Azkenean berdinketak partiduak luzapena eraman du.

Luzapena erabakigarria

Jokalariak lasaitzeko hartu duten atseden txiki baten ostean, luzapenak izan du azken hitza. Mc auen arrasatearrek gol bakarra sartu dute, baina Cipris-ek zituen energia gutxiak kantxan uzteko asmoarekin etorri dela erakutsi du berriro ere. Aratz buru zutela, Cipris taldekoek luzapena euren alde erabili dute eta azkenean partidua irabaztea lortu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak