Bizkaitarren gainetik elgetarrak nagusi bolo txapelketan

Arritxu Barruso 2011ko abenduaren 11

Zapatu gauean hogei lagun inguru batu ziren Elgetako bolatokian boloetan jokatzeko. "Txapelketan bertan 13 pertsonak hartu zuten parte, baina aurreko eta osteko jaurtiketetan jende dezente ibili zen. Oso pozik gaude izan dugun giroarekin", kontatu zigun txapelketaren amaieran Sebastian Arantzabal antolatzaileak.

Antolatzaileen esanetan bizkaitar asko etorri ziren txapelketara eta sorpresa izan zen lehenengo bi postuak herritarrendako izatea. Beñat Leanizbarrutia izan zen lehenengoa eta Geaxi Ezpeleta bigarrena. "Elgetarrek sorpresa eman dute eta hori oso pozgarria izan da, txapelketan oso elgetar gutxi zeudelako. Geaxi Ezpeleta oso ondo ibili da, Euskadiko Txapelketako irabazlea da nesken kategorian eta gaur ere oso ondo ibili da". Hirugarren saria Antolin Arizmendiarrietarendako izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak