Bigarren zatian nabarmen hobera egin ondoren, hiru puntuak ekarri zituen Aloñak Zumarragatik (0-1)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko azaroaren 13a

Beharrezko hiru puntu lortu zituen Aloñak Urolaren aurka. Lehen zati eskasa egin zuten Andoni Azkargortaren mutilek eta etxekoek penalti bat huts egin ostean husnako berdinketarekin heldu ziren atsedenaldira. Bigarren zatian, partidua birplanteatu ostean, nabarmen egin zuen hobera oñatiarren jokoak eta estu hartu zituzten Zumarragakoak. Korner baten heldu zen oñatiarren gola, Mikel Palaciosen erremate bati esker. Sailkapenean azken aurreko postuan dago Aloña Mendi, zortzi punturekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak