Emaitzak erakusten duen moduan, partidu borrokatua izan zen Beti Gorri bergararren eta Alytis arrasatearren artekoa. Epaileek txartel hori ugari erakutsi zituzten, joko gogorraren adierazle. Alvaro Machok egin zuen gol bakarra eta erabakigarria izan zen Jon Urteaga eta Andres Marquez Beti Gorriko atezainen lana.
Liga txapelduna, ekainean.
Kopa erabakita, ekainera bitartean liga txapelduna erabakitzeko lehian jarraituko dute Labegaraietan. Hamalau taldek dihardute aurten. Desastre Team, Betigorri eta La12 daude aurrealdeko postuetan.