Bergaran, dagoeneko hainbat enpresak bat egin dute biharko greba deialdiarekin. Geyser Gastech, Metagra, Torunsan, Candyn, Tornilleria Deban edo Lazpiurren greba egingo dute. Iraundin, Zangitun eta Rodamientos Eder lantegietan ere greba egitea erabaki dute. TTTk lan egingo du. Arcelorren Mitalen gaur arratsaldean egitekoa da asanblada eta Bergarako Udalari dagokionez, greba egitea erabaki dute langileek. Udaltzaingoak bakarrik egingo du lan bihar.
ELA, LAB, EHNE, HIRU eta EILASEk deitu dute biharko greba, Espainiako Kongresuan etzi bozkatuko duten pentsioen erreforma dela eta. Pentsioen erreforma lan erreformaren luzapena dela salatu nahi dute sindikatuek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.