Bergarak zailtasun barik hartu zuen mendean Behobia Agorrosinen (3-0)

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko azaroaren 13a

Norgehiagoka aldeko jarri zitzaien mahoneroei 14. minutuan. Behobiako taldearen atezaina egotzi zuen epaileak, bergararren aurrelariari penaltia egin ostean. Aurkariak jokalari bat gutxiagorekin zeudela ondo kontrolatu zuten lehia Nicasio Galan 'Neka'-ren mutilek. 2-0koarekin heldu ziren atsedenaldira eta bigarren zatiaren hasieran 3-0koa egin zuten. Jokin Baltzategi, Iñigo Macho eta Landerrek egin zituzten etxekoen golak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak