Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Uribarri auzoko Barrenatxo baserriaren ondare-balioa argitu gura du Udalak eta horretarako azterketa egin dezala eskatu dio Aldundiari. Errota izandako eraikinaren orubeetan Polmetasako pabilioi berria egiten dihardute eta egun hesituta daukate baserria. Eraikin historikoaren balioa jakin gura dute orain Hirigintza Sailetik zer egin aztertzeko. Sail horrek Kulturari galdetu eta handik Aldundira bideratu dute eskaera eraikin historikoaren balioa argi dezan. Auzo batzordearen eskariz dabiltza egiten Barrenatxo babesteko ahalegina eta lekuz aldatzea planteatu dute auzotarrek. Momentuz, egin ezin daitekeena dagoen lekuan uztea da Aldundiak galarazi egiten du-eta.