Azaroan irekiko dute AP-1 autobideko Eskoriatzako Uztarreta gasolindegia

Maider Arregi 2011ko urriaren 18a

Aurrera dihardute AP-1 autobidean eraikitzen ari dituzten bi gasolindegien lanek. Eskoriatzako Uztarreta bezala ezagutuko dena da aurreratuen dagoena, eta Repsoletik iragarri dutenez, azaroan jarriko dute hori funtzionamenduan; dena dela, data zehatzik ez dute ematerik izan. Arrasateko Oxinalde gasolindegia martxan jartzeko zertxobait gehiago beharko dutela ere jakinarazi digute iturri berdinek: hain justu, 2012 urte hasierarako zabaltzea espero dute.

Eskoriatzakoa Gasteizerako norabidean dago, eta lau erregai- tanga eta denda izango ditu. Arrasatekoa, aldiz, Donostiara bidean dago, eta bost gasolina- hornigailu eta dendaz gain, autoak garbitzeko makina ere izango du. Horretaz gainera, jatetxea jarriko dute zerbitzugune bietan. Guzti hori egiteko 6,3 milioi euro bideratuko ditu esandako enpresak.

40 langile inguru

Bi zerbitzugune horietan egongo den langile kopuruari dagokionez, Repsoletik jakinarazi dute 40 lagun inguru hartuko dituztela: horietako erdiak baino zertxobait gutxiago gasolindegian eta dendan egingo dute lan, eta gainerakoak, jatetxean. Horrekin batera, gaineratu dute Euskal Enplegu Zerbitzu Lanbideren bidez kontratatuko dituztela langile horiek.

AP-1 autobideko bezeroek eskertuko dute bi zerbitzugune horiek martxan jartzea; izan ere, orain arte Itziar eta Gasteiz artean dauden 75 kilometroetan ez dago- eta autoko erregai-tanga duen tokirik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak