Auzitegi Nazionalak debekatu egin du presoen eskubideen aldeko Arrasateko manifestazioa

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko maiatzaren 7a

Gaur, zapatua, arratsaldean Arrasaten deituta dagoen manifestazioa debekatu egin du Auzitegi Nazionalak. Manifestazioa biziarteko zigorraren aurka eta gaixotasun larriak dituzten presoak askatzeko aldarrikatzeko deitu dute, baina Auzitegi Nazionalak uste du asteon askatu duten Jon Agirre euskal preso ohia omentzeko dela, eta ondorioz "terrorismoa" goratuko luketela.

Eloy Velasco epaileak eman du manifestazioaren debeku agindua, auto judizial baten bidez. Aurretik fiskalak erabaki horixe hartzeko eskatu dio.

Martxa ez egiteko neurriak eskatu ditu

Ertzaintzari, Espainiako Poliziari eta Guardia Zibilari gaur Arrasateko martxa egin ez dadin neurriak hartzeko agindu die epaileak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak