"Eskerrik asko guztioi: nire hautagaitza bozkatu duzuenoi eta baita beste aukera bat hartu duzuenoi. Eskerrak guztioi, aniztasuna bermatu duzuelako. Eskerrak oraindik egoera ez legala eta onartezina pairatzen dutenei. Haien demokraziaren aldeko grina donondako eredugarria behar duelako izan.
Gurasoei. Mila-mila esker. Aurrekoengandik ikasitakoak gara eta haiek irakatsitakoa ondo ikasi badugu, gauzak ondo egingo ditugu. Eskerrik asko ama, eskerrik asko aita.
Azken hitzak, taldeko batzarkideei: lagunok, lan asko daukagu egiteko. Gogorra. Ez da guztiok txalotua izango. Baina helburuak argi ditugu. Lanari ekin, erabakiak hartu eta hausnarketa konpartitu.
Eta gogoratu: aurrekoak izan direlako gara eta garelako besteak izango dira. Mila esker guztioi".