Realaren wegunean publikatutako oharrean "eskerrik beroenak" agertu nahi dizkio Astoreri epe luze honetan klubarekin agertu duen "konpromiso, profesionaltasun eta lan onarengatik".
Antza, Lehen Mailarako igoeraren ondoren, kirol arropa egiten duten hainbat enpresek eskaintza onak bidali dizkio Realari. Eta horien guztien artean, Nike etxearena izan da onena. Astorek ezin izan du eskaintza hobetu.