MU nagusitu zen, Gipuzkoako senior maila barruan, Debagoieneko saskibaloi derbia. Bergarako Soraluce BKE taldearen aurrean 80-75 gailendu ziren arrasatearrak egubakoitzean Musakolako goiko kantxan jokatutako lehian. Bi zati izan ziren: lehenean bergararrak izan ziren nagusi eta atsedenaldira lau tantoko aldearekin joan ziren. Bigarren zatian, berriz, MU gehiago izan zen eta kontraerasoan min handia egin zieten bergararrei. Hirugarren laurdeneko arrasatearren aldeko partzialak izan ziren nrogehiagokako gakoa. 14 taldek osatzen duten sailkapenean, MU bederatzigarrena da (11) eta Soraluce BKE, berriz, hamargarrena (11).
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.