Iturbide zaharren egoitzan, berriz, orokorrean langileen %50ak jardungo du. Zehatz-mehatz esanda, gerikultoreen, klinika laguntzaileen, eta osasun eta sukalde langileen erdiak jardungo du lanean.
Udal hilerriari dagokionez, lur-emate eta errauste zerbitzuak mantenduko dituzte.
Udaltzaingoak normal jardungo du, berez ez du-eta, grebarako eskubiderik.
Ospitalea eta Lurraldebus
Ospitaleari dagokionez, jai-egunetako zerbitzuak emango dituzte, hau da, larrialdi zerbitzuak bakarrik egongo dira.
Eta bestelako zerbitzu bat aipatzearren, Lurraldebusek edo Pesak iragarri du zerbitzuen %30ak bakarrik funtzionatuko dutela. Autobus linea bakoitzak ordutegi jakina dauka, eta guztiak ere euren web orrian zintzilikatuta dituzte. Beraz, onena da bertan kontsulta egitea. Helbidea da www.pesa.net.