Arrasateko neskek 0-8 irabazi dute Hondarribian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko apirilaren 3a

Arrasateko neskek partidu samurra izan dute gaur Hondarribian. Ligako azken aurrekoaren aurka lehiatu dira liderrak; hala, errepaso ederra eman diete. Mondrak 10 minutu behar izan ditu lehenengo gola egiteko; jarraian etorri dira gainerakoak. Atsedenera 0-4 iritsi dira.

Zarautzek –bigarren sailkatua– bina berdindu duela ikusita, Mondrak 8 puntuko aldea ateratzen dio orain Zarautzi. Hala, arrasatearrek lortu dute dagoeneko maiatzean jokatuko den finalerdietarako txartela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak