Azken ordua (13:20): auto barruan harrapatuta geratu den gizonezkoa autotik atera eta eraman dute Arrasateko ospitalera. Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, hanketatik geratu da harrapatuta eta pronostiko erreserbatuarekin eraman dute ospitalera. Bi ibilgailuak, baina, oraindik errepidean daude, eta errepideak moztuta segitzen du, Epeletik Labegaraietarako biribilguneraino. AP1 autobidetik dabiltza zirkulazioa desbideratzen. Herrizaingo Sailak aditzera eman du garabia bertan dela, baina ezin dutela esan noiz zabalduko duten errepidea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.