Lehenengo gola 12. minutuan egin zuen Oinatzek. Hortik aurrera lasaitu egin ziren aretxabaletarrak eta Aurrerak gol aukera pare bat izan zituen, batez ere estrategia jokaldietan.
Bigarren zatian, indartuta
Aldagelatik bueltan UDA guztiz indartuta atera zen zelaira. Intentsitate izugarria jarri zioten Juananen mutilek partiduari, eta Aurrerak ez zuen aukerarik izan: aipatzekoa da bigarren zatiko lehenengo jaurtiketa 42. minutuan egin zuela Aurrerak. UDAren bigarren gola Amutxastegi hegalekoak egin zuen jokaldi zoragarri baten ondoren.