Donostiatik esku hutsik bueltatu ziren oñatiarrak Rotetaren aurka 2-1 galdu ostean. Andoni Azkargortaren mutilek zerbait gehiago merezi izan zuten: "Zati bana izan da talde bakoitzarendako, aukerak izan ditugu baina ez ditugu aprobetxatu. Emaitza justua berdinketa izan beharko zen". Atsedenaldira husnako berdinketarekin heldu ostean bigarren zatiko lehen minutua bete baino lehen heldu zen 1-0koa. Gero Roberto Idigorasek jarri zuen 1-1koa, eta 1-2koa helduko zela zirudienean, etxekoek kontraeraso bat aprobetxatu eta 2-1koa jarri zuten. Amaieran zenbait aukera izan zituzten oñatiarrek baina ezin gola sartu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.