Aloña Mendik galdu egin du Tolosan (1-0)

Arantzazu Ezkibel Galdos 2011ko urriaren 29a

Aloña Mendik 1-0 galdu du Tolosaren aurka. Andoni Azkargortaren mutilak partiduaren jabe izan dira baina atearen aurrean asmatzea falta izan zaie. Tolosaren gola 40. minutuan iritsi da korner baten ondoren. Aloñako jokalariek sartu dute euren atean. Azkargorta oso pozik dago taldeak Tolosan egin duen lanarekin. Uste du maila polita hartu dutela joko aldetik eta orain emaitzak lagundu beharko dietela. Datorren astean Aretxabaletaren aurkako derbia izango dute Azkoagainen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak