Gipuzkoako bikoteak irabazi zuen atzo Areta-Laudion jokatutako senior mailako GRAVN finala. Aitor Mendizabal eta Josu Uzkudun azpeitiarrak final polita jokatu zuten Garralda eta Linzoain nafarren aurka. Mendizabalek esan digu partidu gogorra izan zela: "Hasieran berdindua izan zen (10-10), baina gero 17-14 aurreratu ginen". Partidu amaieran, "pare bat bi pareta" egin zituen antzuolarrak, eta gustura zegoen egindakoarekin. Gainera, antzuolarrarendako lehenengo aldia da senior mailako GRAVN txapelketa irabazten duena.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.