Berrikuntzen artean daude umeak uzteko eta batzeko lekua eta adin tarte bakoitzerako egindako egitaraua. Gurasoek San Lorentzoko ETEOn utzi eta jaso beharko dituzte umeak, Zuazola institutuan obrak egin behar dituztelako. Gainera, adin tarte bakoitzerako ekintza-egitarau ezberdina antolatu dutela. 3-4 eta 4-5 adin tartekoak multzo baten sartu dituzte, 5-6 eta 6-7koak beste baten, eta nagusienak –7-8 eta 8-9-10 urtekoak– hirugarren taldean. "Ume guztiek ez dituzte joko berberak egiten. Ahalegindu gara adin tarte bakoitzerako egokiak diren joko eta jolasak bereizten", diote arduradunek.
Adinka kolore ezberdinak
Iazko bidetik jarraituta Milakolore martxan izango da udalekuen leloa. Oñati milakolore delako abestia presente izango dute ekitaldi gehienetan. Iazko moduan koloreak izango dira protagonista. Adin tarte bakoitzak kolore bat izango du: 3-4 urtekoek horia, 4-5ekoek berdea, 5-6koek laranja, 6-7koek urdina, 7-8koek gorria eta 8-9-10eakoek beltza.