Lapurretak noiz izan ziren ez da ziurra, baina uste da Oñatin euskal ikerkuntzaren inguruko jardunaldi batzuk izan zirenean gertatu zela: aurreko mendeko 20. hamarkadan. Hala ere, ahoz aho jasotako informazioa dela esan digu Joxean Larrañagak (Oñatiko parrokoa) eta ondorioz ez direla datu ziurrak.
Agertu den irudia erretaularen behealdean kokatzen da, bankua deituriko oinarrian. Bertan Jesusen nekealdiaren irudiak azaltzen dira eta horien artean profetak agertzen dira, tartean aurkitutakoa. Larrañagak ordea zalantza du itzulitako pieza Salomonena ote den. Izan ere, Salomon erregea zen eta ez profeta. Hala ere, inskripzioak hori jartzen badu, horrela izango dela esan du.
Salomonen irudia Oñatira noiz itzuliko den ez da jakina. Izan ere, lehendabizi zaharberritu egin behar dute eta lan horiekin amaitzean ekarriko dute atzera dagokion tokira. Oñatiko parrokoak esan digu ekartzen dutenean jendaurrean aurkeztuko dutela.
Laster da beraz Salomon etxean, baina bigarren pieza bat ere falta da eta horren gainean galdetuta Larrañagak esan digu ea bigarren miraritxo bat gertatzen den.