Leintz Gatzagako autobus zerbitzuetan aldaketak egingo dituzte

Imanol Beloki Unamuno api 25, 16:56 Leintz Gatzaga

Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako diputatua den Azahara Dominguezek Dorleta Elkorobarrutia Leintz Gatzagako alkatearen eskaerari erantzun dio eta Lurraldebuseko zerbitzua herritarren beharretara egokituko du. Hau da, DG21 linearen irteera guztiak bost minutu aurreratuko dira (Leintz Gatzaga>Eskoriatza>Arrasate), beste linea eta garraiobide batzuk hartu behar izaten dituen jendeari erraztasunak emateko.

Loreak landatu eta habiak ezarri dituzte Udaberri Egunean

Imanol Beloki Unamuno api 23 Leintz Gatzaga

Udaberri Eguna ospatu zuten domekan Leintz Gatzagan. Herriko bost haur izan ziren beraien gurasoek lagunduta, eta loreak jarri zituzten herriguneko loreontzietan eta Dorlapen –Gatz Museoan, zubiaren azpiko aisialdi-gunean–, belar txarrak garbitzen ere aritu ziren, txorientzako habiak ere jarri zituzten, eta, amaitzeko mokadutxoa izan zuten.

Bolatokia, Leintz Gatzaga
Leintz Gatzaga
Leintz Gatzaga, Leintz Gatzaga
Ostirala 26 eguraldia Min: 5ºC
Max: 15ºC
Larunbata 27 eguraldia Min: 4ºC
Max: 16ºC
Igandea 28 eguraldia Min: 3ºC
Max: 16ºC

AEMET-ek emandako informazioa

Almeneko bertso eskolak 50 urte

Gontzal Belategi Zubia api 25, 11:38

Olakua auzoa irisgarriago egiteko, beste fase bat

Amaia Txintxurreta Guridi api 25, 12:29 Oñati

Gazteen presentzia indartzeko eguna, gertu

Imanol Beloki Unamuno api 25, 16:40 Eskoriatza

Inkesta: zeinek sortu du abesti hau?

Maider Aranguren api 25, 18:51 Arrasate