Udaberrilekuetan ekintza ugari; tartean, Hiruerreketara irteera

Imanol Beloki Unamuno 2024ko api. 12a, 17:45
Hiruerreketara iristen, zubian ateratako erretratua.

Aste Santuaren atarian, Udaberrilekuak egin zituzten Leintz Gatzagako haurrek. Gurel Guraso Elkarteak antolatuta eta bi begiraleren gidaritzapean, bi egunean goizetan ekintza ugari izan zituzten.

Oporraldiko ekintzei hasiera emateko, Hiruerreketara irteera izan zuten. Mendiko arropak jantzi, ogitartekoak prestatu, eta 11:00etan abiatu ziren Deba ibaiaren sorrera-lekura gatzagar gazteak. Gero, Dorleta Santutegian egin zuten geldialdia, eta hango belardian egunerako prestatutako zenbait jolas egin zituzten. Bigarren egunean, berriz, patinetan aritzeko ikastaroa egin zuten, eta, horretarako, Gatzagako pilotalekuan zirkuitua prestatu zuten, kono batzuk jarrita. Udaberrilekuei amaiera emateko, Monitore galduaren bila jolasa egin zuten.

Antolatzaileak "pozik" daude

Udaberrilekuetan aritu diren haurrak oso gustura aritu direla azpimarratu nahi izan dute Gurel elkartekoek: "Oso gustura aritu dira eta laburra egin zaiela adierazi digute".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak