Iritzi ezberdinak Gueñes-Itsaso linea elektrikoaren aurrean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2017ko mar. 28a, 11:02

Gueñes-Itsaso proiektuaren aurrean ez dago adostasunik Udal Gobernuaren eta oposizioaren artean; gobernuak trazadura moldatu beharra dagoela deritzo eta EH Bilduk zein Irabazik ez dute uste proiektua beharrezkoa denik. Hori bai, proiektuari alegazioak jartzea aho batez onartu zen martxoko osoko bilkuran.

Bestalde, San Martin Agirre plazako urbanizazio proiektua idazteko, Errekaldeko lorategiko jauregiaren inguruan bide eta azpiegitura-antolamenduaren obra egiteko eta Zubietako zubia errehabilitatzeko Eusko Jaurlaritzari diru-laguntza eskaera bideratzea eta lanok aurrera eramateko konpromisoa hartzea onartu zuen udalbatzak aho batez.

Alkatearen esker ona

Ohikoa baino laburragoa izan zen bilkuran, Elena Lete alkateak esker on hitzak izan zituen hasieran: Aratusteetako kontzertuan parte hartu zuten herritarrendako, Martxoaren 8aren bueltako Berdinkatean zein Martxanterek edota Jardunek antolatutako ekitaldietan parte hartu zutenendako, Pol-Pol elkartearen 75. urteurrenaren bueltan egindako ekintzak antolatu zituztenendako eta domekako Natura Eguna posible egin zuten Pol-Pol elkartea, Lokatza Ziklismo Eskola eta Mendia Bizirik taldearendako.

Gueñes-Itsaso, iritzi ezberdinak

Gueñes-itsaso linea elektrikoaren inguruan iritzi ezberdinak dituzte Udal Gobernuak (EAJ eta PSE-EE) eta oposizioak (EH Bildu eta Irabazi). Gobernuak uste du, alkateak osoko bilkuran adierazi zuenez, proiektuaren trazadurak moldaketa batzuk behar dituela baina proiektuak onurak ekar ditzakeela. EH Bilduk eta Irabazik, berriz, uste dute ez dagoela linea horren beharrik, energia beharra "soberan" dagoelako asebetea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak